Posta bidezko botoa Espainiatik
JEC-k ekainaren 7ra arte luzatu du botoak postaz bidaltzeko epea, Espainian dauden hautesle guztientzat eta Posta bulegoko ohiko ordutegian (gehienez 14:00ak arte).
Behin hauteskundeak deituta, eta maiatzaren 30era arte, hau da, posta bidezko botoa eskatzeko epea amaitzen den egunera arte, Correoseko edozein bulegotara jo ahal izango da, eta postaz bozkatzeko inprimakia eskatu. Bestela, elektroniko aurkeztu ahal da botoa postaz emateko eskaera.
Eskaera elektronikoa
Posta bidezko boto elektronikoaren eskaera aurkezteko, honako hau eskatuko dizute:
Ziurtagiri digitala(Leiho berri bat ireki egingo da) edo NAN elektronikoa(Leiho berri bat ireki egingo da) eta AutoFirma(Leiho berri bat ireki egingo da) (aplikazioa instalatuta eduki behar da).
Chrome, Firefox edo Safari bertsio bat erabiltzea gomendatzen da Autofirma-k zure sistema eragilearen arabera behar duena (ikus Autofirma-rekin batera deskargatzen den instalazio-dokumentazioa).
Onartzen diren ziurtagiriak (Leiho berri bat ireki egingo da)
Aurrez aurreko eskaera:
-
Inprimakia deskargatzen (PDF): Castellano, Català, (Leiho berri bat ireki egingo da) Galego (Leiho berri bat ireki egingo da) , (Leiho berri bat ireki egingo da) Euskara (Leiho berri bat ireki egingo da) , Valencià (Leiho berri bat ireki egingo da)
-
Informazio-orria (PDF): Castellano, Català, (Leiho berri bat ireki egingo da) Galego (Leiho berri bat ireki egingo da) , (Leiho berri bat ireki egingo da) Euskara (Leiho berri bat ireki egingo da) , Valencià (Leiho berri bat ireki egingo da)
Correos-en bulegoetan, botoa emateko inprimakia eskatuz edo orri honetatik deskargatuz. Behar bezala beteta, pertsonalki entregatuko da Correos-eko edozein bulegotan nortasuna egiaztatuz sinadura egiaztatzeko horrela eskatzen duen bulegoan dagoen pertsonaren aurrean. NANa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztuko da (izan ere titularraren argazkia eta sinadura baitute Ez da fotokopiarik onartuko). “Posible da atzerriko hauteslearen identitatea Espainiako agintariek edo jatorriko herrialdeak igorritako dokumentu ofizial bat aurkeztuz egiaztatzea. Dokumentuok hauteslearen sinadura eta argazkia izan beharko dute haren nortasuna egiaztatzeko” (2011ko apirilaren 7ko HBZ akordioa).
Botoa posta bidez eskatu ahal izateko epea maiatzaren 30ean amaituko da.
Eskaera elektronikoaren eta presentzialaren hurrengo urrats komunak:
Correos enpresako zerbitzuek eskaera-orri bete hori Hautesle Erroldaren Bulegora bidaliko dute. Bulego horrek dagokion oharra egingo du erroldako zerrendetan. Beraz, posta bidezko botoa eskatzen duenak, aurrez aurrez edo elektronikoki, eskaera onartzen bazaio, JADA EZIN DU AURREZ-AURRE BOZKATU.
Jarraian, Hautesle Erroldaren Bulegoak, posta ziurtatuz, eskaera-inprimakian adierazitako helbidera gutun-azal bat bidaliko du, honako agiri hauek dituena:
- Bozketarako boto-paperak eta gutun-azala.
- Erroldan inskribatuta egotearen ziurtagiria.
- Botoa ematea dagokion mahaiaren helbidea zehazten duen gutun-azala;
- Azalpen-orri bat.
Dokumentazio hori eskatu duen pertsonak jaso beharko du, bere nortasuna egiaztatu eta gero. Bere helbidean ez balego, dagokion Correoseko bulegora joan beharko du dokumentazioa jasotzera.
Hautesleak bere boto-aukera hautatu, boto-gutunazalean sartu eta azala itxi beharko du. Mahaiburuari zuzendutako gutun-azalean bozkatzeko gutun-azala edo gutun-azalak eta erroldako inskripzio-ziurtagiria sartu eta ziurtatutako posta bidez bidaliko du beranduenik ekainaren 5ean. Bidalketa hori doakoa da; izan ere, Barne Ministerioak ordainduko dizkio posta-operadoreari bidalketa horiek, hauteskunde-aurrekontuaren bidez.
Botoa emango duen hautesleak pertsonalki entregatu beharko du, bozkatzeko dokumentazioa, nortasun agiria, pasaportea edo beste identifikazio-dokumentu batekin identifikatuta (HBZren 5/2023 Instrukzioa).(Leiho berri bat ireki egingo da)
Hautesleak ezin badu entrega bere kabuz egin, baimen bat eskatu beharko du, hautesleak berak sinatua, entrega beste pertsona batek egin ahal izan dezan bere izenean. NANaren, pasaportearen edo beste identifikazio-agiri ofizial baten fotokopia aurkeztu beharko da.
Correoseko zerbitzuak bozketa-egunera arte gordeko du hauteskunde-mahaiei zuzendutako korrespondentzia guztia, eta goizeko bederatzietan helaraziko die mahai horiei. Era berean, egun horretan jasotzen dena helarazten jarraituko du, 20:00ak arte. Correoseko zerbitzuak jasotako dokumentazio guztiaren erregistroa eramango du, eta hauteskunde-batzordeen esku egongo da.
Bozketarako ezarritako eguneko 20:00ak eta gero jasotako gutun-azalak eskualdeko hauteskunde-batzordera bidaliko dira (eta suntsitu egingo dira).
Ekainaren 9an, 20:00etan, hauteskunde-mahaian azken pertsonak botoa eman ondoren, postaz bidalitako boto-paperak dituzten gutun-azalak sartuko dira dagokion hautetsontzian.
Horretarako, urrats hauei jarraitzen zaie:
- Mahaiburuari bidalitako gutun-azalak banan-banan ireki, eta erroldako inskripzio-ziurtagiria eta botoa posta bidez emateko gutun-azala edo gutun-azalak dauzkatela egiaztatu.
- Mahaiaren erroldan inskribatuta dagoela egiaztatu.
- Botoa emateko gutun-azala dagozkion hautetsontzian sartu.
- Hauteslearen izen-abizenak boto-emaileen zerrenda zenbakituan idaztea (bokalek egiten dute idazpen hori)