HAUTESKUNDE-PROZESUAN POSTA ZERBITZUAREN ESKU-HARTZEA

Hauteskunde-prozesua behar bezala garatzeko, ezinbestekoa da posta-etxe baten parte-hartzea.

Sociedad Estatal Correos y Telégrafos sozietate anonimoak Estatuak izendatu du posta zerbitzu unibertsala emateko eta Gobernuak zerbituz publikoarekin lotutako bestelako obligazioak ezar diezazkioke, beharrezkoa denean, hauteskunde-prozesuen garapen normala babesteko helburuarekin.

Ezarpen hau Ministro Kontseiluaren Akordio bidez gauzatu da azken prozesuetan.

Akordio hauetan ezartzen diren obligazioak prozesua deitu ondoren gauzatu beharreko ekintzak dira eta garrantzi handikoak dira prozesua garatzeko, bidalketan urgentzia eta ezaugarriak direla eta, eta hauteskunde-dokumentazioa zaintzeak inplikatzen duen garrantziagatik.

Obligazio eta ekintza hauek honakoak dira:

  • Kanpoan dauden hautesle egoiliarren eta aldi baterako kanpoan dauden hautesleen eta Espainian bizi diren hautesleen posta bidezko botoa,
  • Ontzietan dauden pertsonen, Indar Armatuetan ontzietan dauden langileen edo defentsa nazionalarekin lotutako ez ohizko egoeratan dauden pertsonen botoa,
  • Espetxeratuta dauden pertsonen botoa,
  • Hauteskunde erroldaren bulegoak egindako bidalketak,
  • Alderdi politikoek egiten duten hauteskunde-propagandaren bidalketak,
  • Hauteskunde-mahaietako dokumentazioa jasotzea.

Betebehar horiek ezartzea konpentsatu egin behar da; hau da, hauteskunde-prozesuan parte hartzen dutenek posta-zerbitzuak erabiltzen badituzte, ez dute zuzenean inolako kosturik ordaindu beharko. Horrek ez du esan nahi kosturik ez dutenik, hauteskunde-aurrekontuak barne hartzen baitu.

Abenduaren 30eko 43/2010 Legea(Leiho berri bat ireki egingo da), Posta Zerbitzu Unibertsalari, Erabiltzaileen Eskubideei eta Posta Merkatuari buruzkoa.

PJC/284/2024 Agindua (PDF)(Leiho berri bat ireki egingo da), apirilaren 1ekoa, Ministro Kontseiluaren 2024ko martxoaren 19ko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, posta-zerbitzu unibertsalaren emaileari 2024an deitutako hauteskundeetan zerbitzu publikoko betebeharrak ezartzen zaizkio.