Hauteskunde-gastuetarako dirulaguntzak. Europako Parlamenturako hauteskundeak
2024ko ekainaren 9ko Europako Parlamenturako hauteskundeetarako gastuetarako dirulaguntzak eguneratzeko agindua: HAC/350/2024, apirilaren 17koa (BOE, 96. zk., apirilaren 19koa)
Motak eta baldintzak:
Hauteskundeetako emaitzengatik
- 32.508,74 euro lortutako eserleku bakoitzeko.
- 1,08 euro boto bakoitzeko, gutxienez eurodiputatu hautetsi bat lortu bada.
Hauteskundeetako propaganda-bidalketengatik
- 0,17 euro hautesle bakoitzeko, gutxienez eurodiputatu batekin eta gutxienez emandako baliozko botoen % 15rekin.
- 0,12 euro hautesle bakoitzeko, gutxienez eurodiputatu batekin eta gutxienez emandako baliozko botoen % 6rekin.
- 0,033 euro hautesle bakoitzeko, gutxienez eurodiputatu batekin eta gutxienez emandako baliozko botoen % 3rekin.
- 0,021 euro hautesle bakoitzeko, gutxienez eurodiputatu batekin eta gutxienez emandako baliozko botoen % 1ekin.
- Hautesleei, autonomia-erkidego batean gutxienez, hauteskunde-gutun-azalak eta -txartelak edo hauteskunde-propaganda eta -publizitatea bidaltzeagatik sortutako hauteskunde-gastuak baino ez zaizkie diruz lagunduko alderdi politikoei, aurreko arauen arabera