Hauteskunde-mahaiei buruzko informazio orokorra
Hauteskunde-mahaiek hauteskunde-administrazioa osatzen dute Hauteskundeen Batzordearekin batera.
Hauteskunde-mahaiari dagokion bozketaren presidentzia, bozketa ongi doala kontrolatzea eta boto-zenbaketa egitea.
Hauteskundeen mahaia Mahaiburu batek eta bi bokalek eratuko dute.
Hauteskunde-mahaiko partaideak Udalak aukeratuko ditu. Horretarako, Udal Osoko Bilkuran zozketa publikoa egingo dute, ausazko mekanismoren bat baliatuta. Arazorik ez dago zozketa Tokiko Gobernuko Batzordearen aurrean egiteko, Udaleko Osoko Bilkurak hari lan hori esleitu dionean, beti ere saio publikoan egiten bada.
Zozketan 70 urtetik beherako Sekzioko erroldan datozen eta irakurtzen eta idazten dakiten pertsona guztiak sartuko dira. Hirurogeita bost urtetik gorakoek zazpi egun dute uko egiteko. Kanpoan geratuko dira hautesleen zerrenda eratu denetik bozketa egunera adin nagusitasuna lortu dutenak.
Mahaiburuak batxiler-titulua edo bigarren mailako lanbide-heziketako titulua izan behar du; edo, bestela, eskola-graduatua edo baliokidea.
Ordezko bi pertsona esleituko dira Hauteskunde Mahaia osatzen duen pertsona bakoitzeko (bi bokal bakoitzeko, eta beste bi ordezko Mahaiburuarentzako).
Ekainaren 9ko hauteskundeetarako zozketak maiatzaren 11tik 15era bitartean egiten dira.
Udalbatzan esleitutakoei zozketa egin eta hurrengo hiru egunetan jakinaraziko zaie Mahaia eratuko dutela, hau da, maiatzaren 11tik18ra bitartean, baina beranduago bada, atzerapenak ez du esleipena baliogabetuko.
Jakinarazpenarekin batera, Hauteskunde-mahaikideentzat jarraibideen eskuliburua banatuko zaie.
Hauteskunde-prozesu baterako Mahaiko kide izateko pertsona izendatzeak ez du esan nahi hurrengoarentzako izendapenak aurrera jarraituko duenik, baina horrek ez du eragozten, zozketaren arabera, berriro ere elkarren segidako prozesuetan hautatua izatea.