Kartel irisgarriak

Barne Arazoetako Ministerioak(Leiho berri bat ireki egingo da) eta Plena Inclusión Españak 2021ean sinatutako hitzarmenaren ondorioz, proiektu pilotu bat jarri zuten abian 2023ko Udal Hauteskunde eta Hauteskunde Orokorretarako. Horren bidez, irisgarritasun kognitiboa (adimen-desgaitasuna duten pertsonak, adinekoak) errazteko kartelak banatu ziren Madrilgo hauteskunde-lokaletan, eta Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzaren lankidetza ere izan zuen.

Proiektuak guztira zazpi piktograma biltzen zituen, Plena Inclusión elkarteak diseinatuak, hauteskunde-lokalera sartzea eta bertatik ibilbidea egitea errazten zutenak.

Ekintza horrek harrera ona izan ondoren, eta kolektibo ahulenei hauteskunde-prozesurako sarbidea erraztuko dieten neurrietan aurrera egiten jarraitzeko konpromisoarekin, proiektu hori Autonomia Erkidegoko hiriburu guztietara eta Ceuta eta Melilla hiri autonomoetara zabalduko da, ekainaren 9ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan.

Hona hemen kartelen ereduak eta horiek seinaleztatzeko gida: