Hauteskunde-mahaiko kide diren desgaitasuna duten pertsonak
Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioak eskainitako bideoa:
Administrazioak doako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
- Pertsona gorrak edo entzumen-desgaitasuna duten pertsonak:
- Zeinu-hizkuntzaren doako interpretazio-zerbitzua, bai titularrentzat, bai ordezkoentzat
- Indukzio magnetikoko doako begizta-zerbitzua entzuteko protesien erabiltzaileentzat, bai titularrentzat, bai ordezkoentzat.
-
Eskualdeko hauteskunde-batzordeak pertsona itsuentzat eta gor-itsuentzat erabakitako laguntza, bai titularrentzat, bai ordezkoentzat.
-
Eskualdeko hauteskunde-batzordeak adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat erabakitako laguntza, bai titularrentzat, bai ordezkoentzat.
Nola eskatu:
Laguntza horiek eskualdeko hauteskunde-batzordean eskatuko dira, idatziz eta izendapen-jakinarazpena jaso eta zazpi eguneko epean.
Eskualdeko hauteskunde-batzordeak Gobernuaren ordezkaritzari/ordezkariordetzari jakinaraziko dizkio hartzen dituen akordioak eta eman beharko diren laguntza-bitarteko zehatzak.
Aitzakia aurkeztu nahi baduzu:
Kontuan izan Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren 4. artikuluaren arabera aitortutako desgaitasun-egoera nahikoa dela hauteskunde-mahai batean parte hartzeko betebeharretik salbuesteko.
Desgaitasuna duen pertsonak, daukan desgaitasun-maila gorabehera, desgaitasun-deklarazioa aurkeztea nahikoa izango da Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeak salbuespena onar diezaion eta Hauteskunde-mahai bateko kidea izatea eragozten edo zailtzen dioten oztopoak zehazten dituen osasun-agiririk ez du aurkeztu beharko [([ 7/2023(Leiho berri bat ireki egingo da) Instrukzioa, ekainaren 28koa](https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2023-15138), Hauteskunde-Batzorde Zentralarena)]( https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2023-15138(Leiho berri bat ireki egingo da) “7/2023 Instrukzioa”).
Salbuespena telematikoki ere aurkez dezakezu, Hauteskunde Batzorde Zentralaren(Leiho berri bat ireki egingo da) aplikazioaren bidez.