Posta bidezko botoa Espainiatik

Nola eman dezaket botoa postaz Espainian bizi banaiz?

Botoa posta bidez emateko eska dezakezu maiatzaren 30era arte Espainian bizi bazara, bai posta-bulegoan bertan, hauteskundeen deialdia egiten den egunetik bertatik bulegoan edo web honetan bertan eskuragarri dagoen eskabide-orria betez, bai modu telematikoan, www.correos.es(Leiho berri bat ireki egingo da) helbidean, ziurtagiri digitalaren bidez edo NAN elektronikoaren eta auto sinaduraren bidez identifikatuta.

Oso garrantzitsua da gogoan izatea posta bidez bozkatzea eskatu duzun unetik, eskaera onartuz gero, hauteskunde-mahaian ezin izango duzula botoa aurrez aurre eman hauteskunde-egunean.

Inprimakian hauteskunde-dokumentazioa zein posta-helbidetara bidaltzea nahi duzun adieraziko duzu (lantokia izan daiteke, baita posta-kutxa bat ere).

Hautesle Erroldaren Bulegoak posta ziurtatuz bidaliko dizu adierazitako helbidera honako dokumentazio hau:

  • Aurkezten diren alderdi politiko guztien boto-orri bana.
  • Bozkatzeko gutun-azala.
  • Hautesle-erroldako izen-emate ziurtagiria.
  • Zure hauteskunde-mahaiko informazioa idatzita izango duen gutun-azal bat.
  • Bozketa-prozedura azaltzen duen orri bat.

Dokumentazio hori zuk zeuk jaso beharko duzu.

Dokumentazioa jaso ondoren, aukeratu boto-txartela eta sartu dagokion gutun-azalean (edo ez sartu boto-txartela zuriz bozkatu nahi baduzu).

Sartu bozketako gutun-azala eta erroldako inskripzio-ziurtagiria zure hauteskunde-mahaiaren helbidea idatzita dagoen gutun-azalean.

Gogoratu: ez sartu zure nortasuna egiaztatzen duen agiririk bozketaren gutun-azalean, kasu honetan botoa baliogabetzat joko lukeelako mahaiak.

Erama ezazu gutunazal hau posta-bulego batera, eta bidali posta ziurtatu bidez, NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren bidez identifikatuta, ekainaren 5era arte, bulegoetako ohiko ordutegian.

Ezin baduzu pertsonalki eman, baimen sinatu bat eman beharko duzu, zure nortasun-agiriaren fotokopia bat erantsita, beste pertsona batek egin dezan. Bidalketa hau doakoa da.

Hauteskunde egunean, goizeko 9etan, Correoseko zerbitzuak hauteskunde mahaietara bidaliko ditu posta bidezko botoak dituzten gutun-azal guztiak. Egunean zehar jasotzen dituen posta-bidalketak eramaten jarraituko du egun osoan zehar arratsaldeko 8ak arte.

Ordu horretan, bozketa amaitu eta zenbaketa egin aurretik, mahaiak postaz jasotako botoen gutun-azalak sartuko ditu hautestontzian.