Nork egiten du zer?

Hauteskunde-prozesu bat antolatzeko pertsona askoren lan koordinatua behar da oso denbora laburrean.

Oro har, eta esleituta duten funtzioaren arabera, honako talde hauek bereiz ditzakegu:

  1. Hauteskunde-prozesuaren gardentasuna zaintzen duten organoak
  2. Hauteskunde-kudeaketaz arduratzen diren organoak
  3. Hauteskunde-prozesuko hautagai-zerrendak
  4. Hauteskunde-prozesua erabakitzen duten pertsonak
  5. Hauteskunde-prozesuari buruzko informazioa ematen duten eragileak
  6. Segurtasun-agenteak
  7. Esku hartzen duten beste pertsona batzuk

Hauteskunde-administrazioak prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatzen du, baita berdintasun-printzipioa ere. Hauteskunde-batzordeek eta hauteskunde-mahaiek osatzen dute.

Hauteskunde-batzorde zentrala hauteskunde-administrazioaren organo gorena da eta haren organo iraunkor bakarra da. Eskumen hauek ditu, besteak beste:

  • Hautesle Erroldaren Bulegoaren jarduna zuzentzea eta gainbegiratzea.
  • Probintziako hauteskunde-batzordeei jarraibideak ematea eta haien kontsultak ebaztea, irizpideak bateratuz.
  • Zuzentzen zaizkion kexak, erreklamazioak eta errekurtsoak ebaztea.
  • Hautagai-zerrendek hauteskunde-kontuei eta -gastuei buruzko arauak betetzen dituztela bermatzea.
  • Hauteskunde-lanetan ofizialki parte hartzen duten pertsona guztien gainean diziplina-ahala baliatzea.
  • Akta-ereduak eta abar onartzea, autonomia-erkidegoetako administrazioak proposatuta.

13 pertsonak osatzen dute (Auzitegi Goreneko magistratuek eta jardunean dauden Zuzenbideko edo Zientzia Politikoetako eta Soziologiako katedradunek).

Probintziako hauteskunde-batzordeak (PHB) eta eskualdeko hauteskunde-batzordeak (EHB)

Haiei dagokie, beren lurralde-eremuaren barruan, zuzentzen zaizkien kexak eta erreklamazioak HAOLOren arabera ebaztea.

PHBak eta EHBak hauteskunde-prozesu bakoitzerako eratzen dira eta bost kidez osatuta daude.

Probintzia bakoitzean PHB bat dago.

Ceuta eta Melilla hiri-autonomoetan, EHBek PHBen funtzioak metatzen dituzte.

Barruti judizial bakoitzean EHBak daude eta hauteskunde-mahai bakoitzean deitutako hauteskundeak egin ahal izateko beharrezko baliabideak daudela bermatzen dute.

Hauteskunde-mahaiak

Hauteskunde-egunerako bakarrik osatzen dira . Dagokion atalean erroldatutakoen artean zozketa bidez aukeratutako herritarrek osatzen dituzte.

Mahaia bakarra da, nahiz eta aldi berean hauteskunde bat baino gehiago egin.

Mahai bakoitza hauteskunde-mahaiko lehendakari batek eta bi bokalek osatzen dute.

Besteak beste, eginkizun hauek dagozkio mahaiari:

  • Hauteslekuak bozketa egin ahal izateko beharrezko baldintzak betetzen dituela egiaztatzea eta hauteskunde-materialak akatsen bat duen begiratzea.
  • Bozketaren buru izatea eta hauteslekuan ordena mantentzea, inolako gorabeherarik gabe aurrera eraman dadin.
  • Bozketaren hasiera eta amaiera, boto-zenbaketa eta, azkenik, lehen auzialdiko epaitegiari edo bake-epaitegiari eta Correosi hauteskundek agiriak ematea.

Barne Ministerioa. Barne Politikako Zuzendaritza Nagusia

Estatu-mailako hauteskunde-prozesuen (Europako hauteskundeak, hauteskunde orokorrak, udal-hauteskundeak eta erreferendumak) antolaketa orokorra eta kudeaketa horretan beste erakunde batzuen esku-hartzea koordinatzea dagozkio.

Eskumen hauek ditu, besteak beste:

Hauteskunde-administrazioarekin eta, bereziki, hauteskunde-batzorde zentralarekin harremanak.

Autonomia-erkidegoetan hauteskunde-arloan eskumena duten organoekin harremanak kudeatzea.

Hauteskunde-gaietan eskumena duten beste ministerio batzuen mendeko unitateekin koordinatzea.

Emaitzei buruzko behin-behineko informazioa.

Alderdi politikoak erregistratzea.

Alderdi politikoen finantzaketa publikoa (Estatuaren urteko dirulaguntzak eta hauteskunde-gastuetarako dirulaguntzak), indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzetan.

Hauteskunde-logistika koordinatzea.

Hauteskunde Erroldaren Bulegoa

Hauteskunde-errolda eratu eta eguneratzeaz arduratzen den organoa da. Estatistikako Institutu Nazionalaren barruan dago, eta hauteskunde-batzorde zentralaren zuzendaritzapean eta ikuskaritzapean betetzen ditu bere eskumenak. Probintzia-egitura du, probintzia-ordezkaritzetan antolatzen da, eta hauteskunde-errolda egiteko prozesua koordinatzeaz, gainbegiratzeaz, kontrolatzeaz eta berrikusteaz arduratzen da.

Gainera, hauteskunde-prozesu bakoitzean hau egiten du:

  • Hautesle-zerrendak lortzea jendaurrean plazaratzeko eta hauteskunde-mahaietarako.
  • Hautesleen erreklamazioak ebaztea.
  • Hauteskunde-atalak, -mahaiak eta -lokalak zehaztea.
  • Aldarrikatutako hautagai-zerrendei hauteskunde-erroldaren kopiak ematea.
  • Hautesleei errolda-txartelak bidaltzea.
  • Erroldako ziurtagiri espezifikoak eta erroldako inskripzio-ziurtagiriak egitea.
  • Errolda-datuak zabaltzea.
  • Botoa estatuko posta bidez emateko dokumentazioa bidaltzea.
  • Atzerritik posta bidezko botoa emateko dokumentazioa bidaltzea (AEHE eta AAHE).

Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioa

Espainiarrek atzerrian botoa emateko duten eskubidea baliatu ahal izatea bermatzeko ardura du (Correosekin eta Hauteskunde Erroldaren Bulegoarekin batera).

Bulego eta sail kontsularrak aldi baterako atzerrian bizi diren espainiarren hauteskunde-dokumentazioaren eskaerak izapidetzeaz arduratzen dira.

Correos y Telégrafos sozietatea

Posta-zerbitzu unibertsala emateko Gobernuak izendatutako operadore gisa, hauteskunde-prozesua era egokian gara dadin laguntzen du.

Bereziki, Correos hauteskunde-bidalketa guziak egiteaz arduratzen da, bai hautesle-erroldaren bulegoak hautesleei zuzendutakoez, baita beraiek egiten dituztenez ere. Bidalketa guzti horiek doakoak dira hautesleentzat, hargatik eragotzi gabe Estatuak, hauteskundeetako aurrekontuaren bidez, Correosi hauteskunde-prozesuko esku-hartzea konpentsatzea. Konpentsazio honek alderdi politikoek egiten duten hauteskunde-propagandaren bidalketari dagokiona ere barne hartzen du.

Gobernuaren ordezkaritzak eta ordezkariordetzak

Hauteskunde-eginkizun garrantzitsuak betetzen dituzte lurralde-eremuan, Barne Ministerioarekin, tokiko administrazioarekin eta, hala badagokio, autonomia erkidegoko administrazioarekin lankidetza estuan. Eginkizun horien artean, besteak beste, segurtasuna, hauteskunde-logistika, hauteskunde-materiala zaintzea eta banatzea, jardunaldiaren jarraipenari buruzko informazioa biltzea eta bidaltzea, eta behin-behineko zenbaketaren emaitza kalkulatzea daude.

Udalak

Tokiko-mailan hauteskunde-prozesua kudeatzeaz arduratzen dira, Gobernuaren ordezkaritzekin eta ordezkariordetzekin eta Hauteskunde Erroldaren Bulegoko probintzia-ordezkaritzekin lankidetzan.

Nork aurkez ditzake hautagai-zerrendak hauteskunde-prozesu batean?

Alderdi politiko eta federazioek, barne Ministerioaren mendeko Alderdi Politikoen Erregistroan izena emandako elkarte pribatuak dira.

Hauteskunde-koalizioek

Alderdiek edota federazioek osatutako aldi baterako taldeak dira eta hauteskunde-prozesu jakin batean hautagai izatea dute helburu.

Ez dago hauteskunde-koalizioen berariazko erregistrorik. Koalizioaren jarduera-eremuari dagokion hauteskunde-batzordeari baino ez zaio jakinarazi behar haren sorrera.

Berariaz eratu behar dira prozesu bakoitzerako, edo egun berean deitutako hainbat prozesutarako, eta prozesuen ondoren azkenduko dira.

Eta hautesle-elkarteek

Dagokion barrutiko hautesleen sinadura kopuru aldakor baten bermearekin osatzen diren elkarte politikoak dira eta hauteskunde-prozesu zehatz batera aurkeztu ahal izateko soilik sortzen dira.

Ez dute irauteko inolako asmorik, izan ere, beste hauteskunde-prozesu batean aurkeztu nahi izanez gero, berriro ere sinadurak bildu beharko dituzte.

Hautesleak

Espainian eta atzerrian bizi direnen eta hautesle-erroldan inskribatuta dauden adin nagusiko espainiarrak Europako Hauteskundeetarako hautesleak dira, botoa emateko eskubideaz gabetuta ez badaude.

Boto-emaileak

Hautesleak boto-emaile bilakatzen dira beren botoa ematen duten unean. Espainian botoa ematea borondatezkoa da. Inor ezin da bozkatzera derrigortu edo hertsatu.

Hautesleen eta boto-emaileen kopuruaren arteko aldeak parte-hartze indizea adierazten du, zein hauteskunde-prozesua behar bezala baloratzeko oso datu garrantzitsua den.

Barne Ministerioa (Barne Politikako Zuzendaritza Nagusia)

Prozesuari eta behin-behineko emaitzei buruzko informazioa ematen du, batez ere kanpaina instituzionalen, webgunearen eta Komunikazioko Estatu Idazkaritzarekin batera hauteskunde-asteburuan eskaintzen diren prentsa-sareen bidez.

Komunikabideak

Hedabideek (telebista publiko eta pribatuek, irratiek, prentsa idatziak, egunkari digitalek, etab.) Barne Ministerioak egiten dituen kanpaina instituzionalak ematen dituzte, eta hauteskunde-prozesuari, parte hartzen duten alderdi politikoen jarduerei, hauteskunde-lanei eta hauteskunde-emaitzei buruzko informazioa zabal hedatzen dute.

Nork bermatzen du prozesuaren segurtasuna?

ESTATUKO SEGURTASUN INDAR ETA KIDEGOEK

AUTONOMIAKO SEGURTASUN KIDEGOEK

UDALTZAINGOAK

Prozesuan parte hartzen duten beste pertsona batzuk

ADMINISTRAZIOAREN ORDEZKARIAK

Gobernuko ordezkariek eta ordezkariordeek izendatzen dituzte eta hauteskunde-egun osoan hauteskunde-mahaiko beharrak asetzen parte hartzen dute, betiere laguntzaile gisa eta mahaiaren agintearen menpe.

Eginkizun hauek dituzte:

Datuak jasotzea eta bidaltzea nahikoa hauteskunde-material dagoen adieraziz eta mahaiak irekitzean eta osatzean sortutako gorabeherak jakinaraziz.

Bozketaren hasierari eta partaidetza-datuei buruzko datuak biltzea eta helaraztea, Gobernuak informazio hori jendaurrean emateko ezarritako uneetan.

Hauteskunde-mahaiko boto-zenbaketaren aktaren kopia bat jasotzea eta bertako datuak helaraztea. Gainera, kopia hori Gobernuaren ordezkaritzari edo ordezkariordetzari emango diote.

UDALETAKO IDAZKARIAK

Eskualdeko hauteskunde-batzordeko ordezkariak dira eta hertsiki horren menpe jokatzen dute.

Hauteskunde-logistikan eta hauteslekuak ikuskatzen laguntzen dute, hauteskunde-egunean beharrak beteta izan ditzaten.

DEFENTSA MINISTERIOA

Hauteskunde-prozesuan parte hartzen du, atzerriko misioetan dauden Indar Armatuetako langileen botoa bermatuz.

ESPETXEETAKO IDAZKARITZA NAGUSIA

Hauteskunde-prozesuan parte hartzen du, espetxean dauden eta sufragiorako eskubidea kendu ez zaien pertsonek bozkatzea erraztuz.

AHALDUNAK ETA ARTEKARIAK

Alderdi politikoek bozketa-egunean hauteslekuetan jarduteko izendatutako pertsonak dira batzuk zein besteak.

Ordezkatzen duten alderdi politikoaren ikur edo eranskinak izan ditzakete, baina hautagaitza horretako artekari edo ahaldun identifikatzeko xederako bakarrik, ez hauteskunde-propaganda egiteko.

AHALDUNA

Adinez nagusi den pertsona, eskubide zibil eta politikoak erabiltzeko eskubide osoa duena, hauteskundeetako ekitaldi eta lan guztietan alderdi politiko bat ordezkatzen duena.

Hautesleku guztietara joan daiteke, bozketaren eta edozein mahaitako zenbaketaren garapena aztertu dezake eta erreklamazioak egin eta ziurtagiriak eska ditzake.

Mahaiko erroldan izena emanda ez badago, ez du mahaian bozkatzen.

ARTEKARIA

Hauteskunde-mahai batean hautagaitzaren ordezkaria da. Izena emanda dagoen mahaian bakarrik betetzen du eginkizuna. Mahaiko deliberazioetan parte hartzen du, hitzez, baina ez botoz.

Mahaian akreditatutako hautagai-zerrenda bakoitzaren artekariek elkar ordezka dezakete.

Erreklamazioak edo kexak egin ditzake eta ziurtagiriak eska ditzake.

Akreditatuta dauden mahaian bozkatzen dute, baita bertako erroldan ez badaude ere, baldin mahai horri dagokion barrutiko erroldan izena emanda badaude. Ez badaude errolda horretan, izena emanda dauden erroldaren mahaian, postaz, bakarrik eman ahalko dute botoa.