Itsuentzako edo ikusteko desgaitasuna dutenentzako bozketa-prozedura irisgarria
1612/2007 Errege Dekretua
Nork erabil dezake prozedura hori?
Hautesle-erroldan inskribatuta dauden, braille-sistema erabiltzen dakiten eta % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortuta duten edo ONCEko kide diren itsuek edo ikusteko desgaitasuna duten pertsonek boto-kit irisgarria eska dezakete. Kitak hauteskunde-paper eta -gutunazal estandarrak eta braillez idatzitako dokumentazio osagarria ditu.
Boto-kit irisgarria hauteskunde-egunean emango zaio eskatzaile bakoitzari, botoa ematea dagokion hauteskunde-mahaian.
Eskaera
Boto irisgarria eskatzeko, Barne Ministerioaren doako telefono-zenbakira 900 150 000 deitu behar da apirilaren 16tik maiatzaren 13ra (biak barne).
Boto-emailearen izen-abizenak, helbidea, NAN zenbakia eta harremanetarako telefonoa eman beharko dira.
Bozketa
Hauteskunde-egunean, hauteslea bere hauteskunde-mahaira bertaratuko da; aurrez, NAN aurkeztuko du eta eskatutako boto irisgarriaren kit-a emango zaio.
Prozedura hori erabiltzea borondatezkoa da; horrela, hautesle itsuek edo ikusteko desgaitasuna dutenek konfiantzako pertsona baten laguntza izaten jarraitu ahalko dute hauteskunde-egunean.
Boto-kit irisgarriak boto-eskubidea autonomiaz eta isilpean baliatzea bermatzeko behar den guztia dauka:
-
Hautesle guztien erabiltzen dituzten boto-txartel eta gutun-azala berberak.
-
Dokumentazio osagarria braillez, kitaren edukiari eta erabilerari buruzko jarraibideekin.
Boto irisgarriaren kitarekin, hautesle horiek hauteskunde-mahaitik hurbil dauden horretarako gaitutako lekuetara joan ahalko dira, bertan pribatutasuna bermatuz dokumentazioa maneiatzeko.
Kita hauteslekutik kanpo ere eraman dezakete eta gero botoa ematera itzuli.
Jarraian, hauteslea hauteskunde-mahaira hurbildu eta bere nortasun agiria erakutsi beharko du:
- NAN (ez du balio tramitatzen ari den NANaren frogagiriak, bertan ez baita argazkirik agertzen).
- Pasaportea.
Bozketaren ondoren, hautesleari bozketa-kita eta soberan geratzen den material guztia eramatea gomendatzen zaio, emandako botoa isilpean mantentzen dela ziurtatzeko.