Gizarte Segurantza
Banakako izaera zein den axola izan gabe (langilea, pentsioduna, langabetua…), hauteskunde-prozesu bat dela eta Hauteskunde-mahaiko kide gisa aritzeko izendatu duten pertsona oro (titularra nahiz ordezkoa) Gizarte Segurantzaren sistemak babesten du.
Hauteskunde-mahai batean Titular edo ordezko gisa dituzten funtzioek eragin ditzaketen arrisku guztietatik babestuta daude, “in itinere” arriskua barne; bertan jazo daitezkeen zauriak edo kalteak laneko istripu gisa hartuko dira.
Honako prestazio hauek izateko eskubidea dute:
- Osasun-arreta.
- Prestazio osagarriak.
- Prestazio ekonomikoak.
- Gizarte Zerbitzuak.
Osasun-arreta beharrezkoa izanez gero, kaltetuak edo, bestela, bere senideek edo Mahaiko gainontzeko kideek, Gobernuaren Ordezkaritzari edo Ordezkariordetzari berehala jakinaraziko dizkio honako datu hauek:
- Pertsona kaltetuaren datu pertsonalak.
- Mahai-kide gisa jardun duen mahaia.
- Arriskua gertatu den lekua eta arriskuaren azalpena.
- Artatua izan den zentroa.
Barne Politikako Zuzendaritza Nagusia, Gobernuaren Ordezkaritzarekin eta Ordezkariordetzarekin komunikazioa mantenduz, Segurtasunaren Institutu Nazionalarekin behar bezalako kudeaketak egiteaz arduratuko da, eman beharreko babesa bizkortu eta erraztu dadin.
Osasun-arreta ez den gainontzeko prestazioei dagokienez (prestazio osagarriak, prestazio ekonomikoak eta Gizarte Zerbitzuak) ere, Gobernuaren Ordezkaritza edo Ordezkariordetza egokiari jakinaraziko zaizkio.