3/2015 LOk 8/2007 LOren gainean egindako aldaketak, 5/1985 LOn araututako gastuen gehieneko mugan eragiten duena.

17. ARTIKULUA. ARAU-HAUSTEAK ETA 17 BIS. ZEHAPENAK

OSO LARRIA:

Alderdi politikoek Hauteskunde-araubide Orokorraren 5/1985 Lege Organikoak ezarritako hauteskunde-gastuen muga % 10 edo gehiago gainditzea. Horrek ez du eragozten lege horren 134. artikuluan ezarritakoa.

Zehapena: Egindako gehiegizko gastua halako bitik bostera arteko diruzko isun proportzional bat. Isuna ez da 50.000,00 euro baino txikiagoa izango.


LARRIA:

Alderdi politikoek Hauteskunde-araubide Orokorraren 5/1985 Lege Organikoak ezarritako hauteskunde-gastuen muga %3 baino gehiago, baina % 10 baino gutxiago gainditzea. Horrek ez du eragozten lege horren 134. artikuluan ezarritakoa.

Zehapena: Egindako gehiegizko gastua halako bitik bostera arteko diruzko isun proportzionala. Isuna ez da 25.000,00 euro baino txikiagoa izango.


ARINA:

Alderdi politikoek Hauteskunde-araubide Orokorraren 5/1985 Lege Organikoak ezarritako hauteskunde-gastuen muga % 1 baino gehiago, baina % 3 baino gutxiago gainditzea. Horrek ez du eragozten lege horren 134. artikuluan ezarritakoa.

Zehapena: Egindako gehiegizko gastua halako bitik bostera arteko diruzko isun proportzionala. Isuna ez da 5.000,00 euro baino txikiagoa izango.