Hauteskunde-parekotasuna
Zer da hauteskunde-parekidetasuna?
Hauteskunde-parekotasuna dagoela esaten da, ordezkaritza politikoan emakumezkoen eta gizonezkoen presentzia orekatuta dagoenean.
Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoaren (aurrerantzean LOREG) 44.bis artikuluak hauteskunde-zerrendak era orekatuan osatzea exijitzen du, honakoetara aurkeztean: Diputatuen Kongresurako hauteskundeak, Tokiko hauteskundeak, Uharteko Kontseiluetarakoak, Kanariar Uharteetako Kabildoetarakoak, Europako Parlamenturakoak eta Autonomia Erkidegoetako Legebiltzarretarako hauteskundeak.
Emakume eta gizonen arteko osaera orekatuak honakoa dakar berekin:
Europako Parlamenturako Hauteskundeen zerrenda osoan, sexu bakoitzeko hautagaiak ezingo dira ehuneko berrogeitik behera egon ordezkatuta. Bete beharreko lanpostuen kopurua 5etik beherakoa denean, emakumeen eta gizonen proportzioa zenbakizko orekatik ahalik eta hurbilen egongo da.
Argibide gehiago:
- 5/2007 Jarraibidea, apirilaren 12koa (PDF) (Leiho berri bat ireki egingo da), Hauteskunde Batzorde Zentralarena, HAOLOren 44. bis eta 187.2 artikuluak aplikatzeari buruzkoa, 3/2007 Lege Organikoak emandako idazkeraren arabera, martxoaren 22koa, emakume eta gizonen arteko berdintasun eraginkorrerakoa.
- 2011/09/15 Erabakia, HBZrena, HAOLOren 171.2 artikuluaren interpretazioa (Leiho berri bat ireki egingo da)