Datorren ekainaren 9an egingo dira Europako Parlamenturako hauteskundeak.
Zure herrian, lurraldean edo hirian ez bazaude, edo bozkatzera joateko arazoa baduzu, posta bidez egin dezakezu.
Hauteskunde-dokumentazioa badaukazu, zure botoa ekainaren 5era arte bidal dezakezu posta ziurtatuaren bidez. Guztiz doakoa da.
Posta bidez, zure botoak berdin balio du.
Barne Arazoetarako Ministerioa.